We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Hamelin

by MG Banda

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Ostondu 05:08
Beste egun bat berriro hemen, Babilonia oihana omen, behartuaz makur zaitezen, zapal zaitzaten. Esperantzan sinistu nuen ta esperantzak utzi nau hemen. Barka beza baina gaur hemen… Benetan ba ote da jainkorik zeruetan? Ba ote da profetarik lurretan? Errepide ondoko argietan bilatuz ta egitan nahiago dut argazki zaharretan ni nintzena bilatu ta gauetan mozkortzeko aitzaki berrietan ostondu, ostondu. Airean da jakinduria, airean da gezur guztia, ostoneko harraparia, da azeria. Esperantzadun mila bide ta esperantzadun mila fede, sinismenak hainbeste kalte Benetan…
2.
Hangoa hartu, hemengoa gordez. Hipokresia ogiaren ordez. Desinformazio izaera borde. Bata euskaldun bestea euskaldunorde? Euskaldunorde?? Funtsean berdin aberats ta pobre Kolore biziak gu denon oinorde Nonon gainetik ezin lei inorbe Danok euskaldun ta inorbe euskaldunorde. Euskaldunorde???... Nor izan daiteke epaile, gizarte inmigratzaile, berdintasun bultzatzaile izan beharrean? Aprobetxatu batenbatek konbentzituaz beste bati Gorroto duen baten batek engainatuaz beste bati Lagun zaitzake baten batek laguntza opatuz beste bati Euskalduna den baten batek atzerritar den beste bati
3.
Haur istorio baten hasten gure historia, kantu baten atzetik ezagutu bait dut hilobia. Ez da deitzen Hamelin, ta noski ni enaiz sagua, sirena kantuekin bilakatu naute. Itsaskorra den melodiak garamatza atzetik. Boteredunen utopiak nauka kontrolaturik. Eta askea zarela ez uste. Uhinetatik kontrolatzen zaituzte. Ez da Hamelin, Euskal Herria da. Galdua zaude konturatzen ez bazara.
4.
Bizitzara lotuten gaituen kateak urtetik urtera ugertzen doaz. Ondo etorri danok danon kontrakora bihurtu jakun jolas barrira. Nahikoa da hatz klaskada bat, kate hortako beste arrakal bat. Konpetizio heziketa guztion gain supergizakia. Ondo bazauz danak zure pare Txarto bazauz auzokoak barre Egoai lo eta jango dok mehe. Dirue non diruek nork diruegaz zer, kontuz ibili hemen da krisia. Ebatz dezagun gure herritarrentzako zein ete dan ardure nagusia. Esan dagigun ba egia: zetako ein zan San Mames berria? Emoiguzu zirku ta ogia hipotekatuz Euskal Herria Nahikoa da… Ondo bazauz... Nahikoa da… Ondo bazauz...
5.
Vs. 03:32
París, Libano, Irak, AEB… nora goaz eta non gaude… biktima zena hiltzailea da ere. Ni naiz lehenengo zu azken konpetizio mundo baten Alahu akbar Vs. Amen. Nola esan? Zer hartu? Zer esan? Asunto delikatu Arimak garbitu, gorputzak herriak jartzen ditu.
6.
Kulturaren trintxeretatik badator adarraren deia Desehortzi omen ziren gudaren aizkorak, abisatu gintuen kantako agure zaharrak, haizeak bota ditu zeuden lau teilatuak , dolurik ez dauka egiazko euskaldunak. Bozgorailuetatik reggaetoia entzuten, borreroak hainbat aurpegi baditu hemen, 564 kanta bat baino etzen, 10 urte kartzelan eta gu, terroristak! Kulturaren trintxeretatik badator adarraren deia
7.

credits

released December 26, 2017

license

tags

about

MG Banda Euskadi, Spain

Arratiko reggae banda. Albisteak eta informazio gehiago:

contact / help

Contact MG Banda

Streaming and
Download help

Shipping and returns

Report this album or account

If you like MG Banda, you may also like: